Ezkutuko Txapeldunen Behatokia sortu dugu.Gure benetako txapeldunak laguntzeko, bultzatzeko eta ezagutarazteko plataforma.

Ezkutuko Txapeldunen Behatokia Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bultzatutako proiektua da. Institutuak sakon aztertu ditu enpresa horien ezaugarriak, jakin bai baitaki gure ekonomiarako izugarrizko balioa dutela, ongizate inklusiboaren iturri direla eta funtsezkoak direla Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrerapenerako eta lehiakortasunerako. Proiektuak BBK Banku Fundazioaren babesa du. Fundazioa oso konprometituta dago gizarte garapenarekin eta ekonomiaren sustapenarekin eta, horretarako, lurraldean oso errotuta dauden enpresa proiektuak bultzatzen ditu.

Bi erakundeen izaera berritzaile eta irekia bat dator gure Ezkutuko Txapeldunen DNArekin. Elkarrekin, enpresa horiek guztiak ikusarazi, ezagutarazi eta bultzatu nahi ditugu.

*Non daude

Ezagutu itzazu

Oraingoz hauek dira, baina lanean jarraitzen dugu beste potentzial batzuk identifikatzeko eta gure lurraldeko ezkutuko txapeldunen kopurua handitzeko.

*Caso de estudio

Ezkutuko Txapeldunen komunitateko kide izan nahi duzu?

Badakigu Ezkutuko Txapeldunak izateko ahalmen handia duten enpresa asko daudela Euskal Herrian. Uste duzu zurea horietako bat izan daitekeela?

Anima zaitez formularioa betetzera, eta jakin ezazu zure enpresa komunitate horretako kide izan daitekeen, nazioarteko merkatuen nitxoen buru diren edo hori lortzeko potentziala duten euskal enpresen arteko esperientzia-trukea errazten baitu. Ausartu zaitez eta ikusiko duzu zure enpresa ez dagoela bakarrik egungo nazioarteko merkatuak planteatzen dituen erronka handiei aurre egiteko.

Erregistratu ondoren eta bete formularioa zure enpresaren negozioari buruzko datuekin. Jasotako informazioa konfidentzialtasun osoz tratatuko da, eta behin aztertu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara diagnostiko pertsonalizatua emateko.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatzi hona:

Anima zaitez inprimaki hau betetzera eta jakin zure enpresa komunitate honen parte izan eta haren abantaila guztiez baliatu daitekeen.

Erregistroa

Dagoeneko komunitateko kide bazara,
hemendik sar zaitezke.